“Puntua oso baliotsua da”
Ernesto Valverdek positibotzat jo du Athletic Cluben eta FC Barcelonaren arteko golik gabeko berdinketa
"Lortutako puntua oso baliotsua da. Badakigu zer ahalegin egin behar izan dugun aste honetan. Jokalariek oso ondo erantzun diote erronkari. Irabaztea gustatuko litzaiguke, baina aurrean genuen aurkaria baloratu behar dugu. Pozik gaude taldearen lanarekin". Ernesto Valverdek positibotzat jo du Athletic Clubek eta FC Barcelonak, norgehiagoka itxi eta gogor batean, erdietsitako berdinketa. Teknikariaren ustez, bi taldeen abaguneak kontuan izanda, emaitza "justua" izan da: "Beti uste dut aurkariek errespetua digutela hemen, baina horrek ez du esan nahi irabazten saiatuko ez direnik. Haiek oso ondo hasi dute neurketa eta atzean indartsu egon behar izan dugu eusteko. Gero aurrera egin dugu eta irabazteko moduko egoerak sortu ditugu. Ez dugu ahaztu behar LaLigako egungo txapeldunaren aurka lehiatu garela".
Puntuari esker, jokatzeko gero eta neurketa gutxiago geratzen diren honetan, Athleticek jarraitzaileengandik aldentzeko aukera baliatu du: "11 partida geratzen dira eta garaipen bakoitzak asko ekarriko du. Guretzat puntua garrantzitsua da Kopako neurketa irabazteko egin genuen ahalegina kontuan badugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

