
Umeen sarrerak Deportivo Alaves taldearen kontra
Umeen sarrerak Deportivo Alaves taldearen kontra
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu
Martxoaren 4tik martxoaren 6ko 18:00etara, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke, 15 euroan**, 14 urte beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi ahalko dute, LaLigako hogeitabederatzigarren jardunaldiaren Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako.
Interesdunek eskaera lotura honetako UMEEN SARRERAK ataleak klikatuz bete beharko dute, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen.
GARRANTZITSUA:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.