
Kopako finalerako sarrerak: galderak eta erantzunak
Kopako finalerako sarrerak: galderak eta erantzunak
Athletic Clubek izen-emateari eta zozketari buruzko informazio guztia bildu du ondorengo galdera-erantzunen bitartez
Klubak gaur argitaratu ditu 2024ko Errege Kopako finaleko (Athletic Club – RCD Mallorca) partidarako sarreren zozketaren oinarriak, baita galdera-erantzunen sorta bat ere, izen-emateari eta zozketari buruzko informazio guztia biltzen duena. Izena emateko epea bihar, martxoak 6, 10:00etan hasiko da eta datorren astelehenean, martxoak 11, arratsaldeko 18:00etan amaituko da. Notario aurreko zozketa martxoaren 14an, ostegunean, izango da San Mamesen.
Izena emateko prozesua oso erraza eta azkarra da bazkideen txokoan, eta zozketak gardentasun osoa bermatzen du sarreren banaketan. EHUko Matematika Saileko MATHMODEk eta AGTIC Consultingeko auditoreek egiaztatu dute prozedurak ez duela estatistika-alborapenik, eta bazkide guztiek aukera berberak dituztela hautatuak izateko, Klubak aurrez definitutako irizpideen arabera.
Notarioarekin batera, AGTIC Consulting auditore-taldeak in situ bermatuko du zozketaren gardentasuna.
Izen emateari buruzko informazioa
- Nork du aukera sarrera bat lortzeko?
Athletic Clubeko bazkide guztiek.
- Nahitaezkoa al da izena ematea horretarako?
Bai. Bazkideen Txokoan, ‘2023/24 Kopako Finalerako inskripzioa’ modulutik edo menuko ‘Prozesuetan izena ematea’ ataletik.
- Zein da izena emateko epea?
Martxoaren 6an (asteazkena) 10:00etatik, martxoaren 11n (astelehena) 18:00etara.
- Zer aukera daude izena emateko?
Banaka edo gehienez 4 bazkide arteko taldean.
- Nola eman dezaket izena banaka?
Prozesuaren bi urratsak osatuz (zure datuak bistaratzea eta berrestea). Zure helbide elektronikoa edo telefono mugikorra beteta ez baduzu, eguneratu itzazu ‘Datu pertsonalak’ atalean.
📽️ Honela eman beharko duzu izena Bazkideen Txokoan Kopako finalerako sarreren zozketan parte hartzeko.
— Athletic Club (@athletic_eus) March 5, 2024
ℹ️ Ohiko galderak eta erantzunak: https://t.co/9jPuWQi6pE#UniqueInTheWorld 🏆 #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/ZSfluYeceD
- Nola dakit izan ondo eman dudala?
- Pantailan agertuko den berrespen-mezuaren bidez.
- Prozesua amaitzean jasoko duzun posta elektronikoaren bidez.
- Txokoan agertuko den ‘Dagoeneko inskribatuta zaude’ mezuaren bidez: ‘2023/24 Kopako finalerako inskripzioa’ modulua eta ‘Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala’ atala.
- Pantailan agertuko den berrespen-mezuaren bidez.
- Nola inskribatu ditzaket beste bazkide batzuk nire taldean?
Prozesuko parte-hartzaileen zabalgarrian adierazi behar da guztira zenbat diren (gehienez 3 bazkide gehiago) eta euren bazkide-kodeak (bazkide-txarteleko argazkiaren azpian agertzen den zenbakia) eta Bazkideen Txokoan erregistratuta duten telefono mugikorra.
- Nola dakit nire taldea behar bezala inskribatuta dagoela?
Zure banakako izen-ematea berretsita egongo da prozesua amaitzen den unetik aurrera.
Taldeko gainerako kideei dagokienez, bazkide bakoitzak bere Bazkideen Txokoan sartu beharko du eta Txokoko hasierako orriko ‘2023/24 Kopako finalerako inskripzioa’ moduluan edo ‘Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala’ atalean ONARTU botoian klik egin beharko du.
- Zer gertatzen da taldekide batek gonbidapenari uko egiten badio?
Taldea kide bat gutxiagorekin geratuko da eta liderrak beste kide bat gonbidatu ahal izango du, nahi izanez gero.
- Zer gertatzen da taldeko kide batek ez badu gonbidapena onartzen epea amaitu baino lehen?
Taldeko kidea ez da taldeko kide izango zozketarako.
- Banaka eman dezaket izena talde batean inskribatu banaute?
Bai. Baina, aurretik, Txokoan bertan behera utzi beharko duzu zain duzun gonbidapena.
- Talde batean izena eman dezaket dagoeneko banaka izena eman badut?
Bai. Baina, aurretik, bertan behera utzi beharko duzu Txokoan zure aurretiko izen-ematea.
- Ba al dago sarrera berezirik?
Animazio gunera joan nahi izanez gero, izena eman bitartean horretarako laukitxoa markatu beharko da (horrek gune horretako sarrera erostera behartuko du saritua izanez gero, beti ere eserlekua aukeratzerako orduan eskuragarritasuna baldin badago. Ez balego, sarrera orokorra erosi beharko du).
Era berean, mugikortasun urriko bazkideentzako sarreren kasuan (sarituak izanez gero, egoera hori egiaztatu egin beharko dute), dagokion laukitxoa markatu beharko da.
Taldeek bi lauki horietako edozein bakarrik markatu ahal izango dute kide guztientzat. Mota horretako sarrerak erabilgarritasunaren arabera esleituko dira, gaitutako edukiera agortu arte. Mota horretako sarrerak aukeratzeak ez du lehentasunezko eskubiderik ematen zozketan.
- Zertaz ari gara mugikortasun mugatuko sarreraz ari garenean?
Gurpil-aulkian dauden zaleentzako eserlekuak dira, eta laguntzailearekin joan ahal izango dira.
Sarrera-mota hau aukeratzen dute bazkideek sarrera erabiliko duen persona MMP dela egiaztatu beharko dute, bera edo hirugarren bada.
Zozketari buruzko informazioa
Sarreren zozketarako oinarriak.
- Zenbat partizipazio ditu bazkide bakoitzak zozketan?
- Epea ixtean behar bezala inskribatutako bazkide bakoitzak partaidetza 1 izango du zozketan.
- Hortik aurrera, bazkide bakoitzak partizipazio bat gehiago izango du gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen (Liga edo Kopa) jokatu duen denboraldi honetako partida bakoitzean izan duen bertaratze bakoitzeko (gehienez 17 partizipazio gehiago).
- Beraz, izena ematen duen bazkide bakoitzak gutxienez partizipaio 1 eta gehienez 18 izango ditu zozketan.
- Epea ixtean behar bezala inskribatutako bazkide bakoitzak partaidetza 1 izango du zozketan.
- Zenbat partizipazio ditu bazkide bakoitzak talde batean izena emanda?
Talde bateko kide bakoitzaren partizipazio kopurua taldeko 2, 3 edo 4 kideen bertaratzeen batez bestekoa izango da. Bataz besteko horretan ateratzen den zifrak dezimalak baditu, horiek ezabatu egingo dira.
- Zer da partida batera bertaratzea?
- Zure karnet fisikoa edo digitala futbol zelaira sartzeko tornutik pasatzea (bazkideak zuenean edo hirugarren batek erabilita).
- Klubari lagatzea (berdin du azkenean saldu den ala ez).
- Zure karnet fisikoa edo digitala futbol zelaira sartzeko tornutik pasatzea (bazkideak zuenean edo hirugarren batek erabilita).
- Nola dakit zenbat bertaratze ditudan denboraldi honetan?
Bazkideen Txokoan kontsulta dezakezu, ‘Futbol zelairako sarbidea’ atalean, ‘Nire bertaratzeak San Mamesen’ atalean.
- Zer egiten dezaket Klubak nire bertaratzeak behar bezala zenbatu ez dituela uste badut?
Izena emateko prozesua eta alegazioak aurkezteko epea bateragarriak dira. Horrela, izena eman dezakezu zozketan parte hartuko duzula ziurtatzeko eta, aldi berean, nahi dituzun alegazioak aurkeztu. Zozketa egin baino lehen, Klubak aurkeztutako alegazio guztiak ebatziko ditu.
- Nola egin ditzaket nire alegazioak?
Txokoan, ‘Klubarekin harremanetan jarri’ atalean, ‘Kontaktua eta iradokizunak’ atalean, ‘Gaia’ atalean ‘Nire bertaratzeak San Mamesen’ aukeratuz eta zure alegazioa formulatuz.
- Noiz egingo da zozketa?
Martxoaren 14an, osteguna, San Mames futbol zelaian, notarioaren aurrean.
- Partizipazio bakoitzak zozketarako zenbaki bat suposatzen du?
Bai. Programa informatikoak zenbaki desberdin bat esleituko dio partizipazio bakoitzari. Beraz, bazkide edo talde bakoitzak partizipazio adina zozketarako zenbaki izango ditu.
- Nola esleitzen zaizkio zenbakiak bazkide bakoitzari?
Zozketarako zenbakiak programa informatiko bidez esleituko dira ausaz, zozketaren izena emateko epea itxi ondoren. Taldean doazenei zenbakiak taldeko buruari esleituko zaizkio ausaz eta, jarraian, taldeko gainerako kideei.
Hau da, biren taldeko liderrari zozketako zenbakien artean ausaz esleitzen bazaizkio, adibidez, 20.521 eta 98.225 zenbakiak, taldeko beste kideak nahitaez izango ditu bi zenbaki horietako bakoitzaren segidako zenbakiak (20.522 eta 98.226).
- Nola daki bazkide bakoitzak zein zenbaki zehatzekin parte hartzen duen?
Zozketaren aurretik, eta izena emateko epea itxi ondoren (martxoaren 11ko 18:00etan), bazkide bakoitzak mezu elektronikoa jasoko du zozketan parte hartzeko erabiliko dituen zenbakiekin. Mezu hori Txokoko hasierako orriko ‘2023/24 Kopako Finalerako Inskripzioa’ moduluaren eta ‘Prozesuak/2023/24 Kopako Finalerako Inskripzioa’ atalaren bidez ere kontsultatu ahal izango da.
Horrez gain, zozketa egin aurretik, web-orrian argitaratuko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta sarrerak eskuratzeko eskubidea duten bazkide guztien zerrenda. Zerrendak honako informazio hau jasoko du:
- Bazkidearen kodea eta bazkide-kode bakoitzari esleitutako zozketarako zenbakiak.
- Nola egingo da zozketa?
Programa informatiko batek 9 zenbaki ezberdin aterako ditu ausaz, sisteman sartutako guztien artetik (inskribatutako bazkideen partizipazio guztiei dagozkienak).
Ondoren, ontzi batetik 1etik 9ra bitarteko zenbaki bat aterako da, eta zenbaki irabazleak zehaztuko du programa informatikoan agerpen-hurrenkeraren arabera lortutako bederatzi zenbakien artean zein den irabazlea. Hau da, ontzitik ateratako zenbakia 4a bada, zenbaki irabazlea programa informatikoak 4. tokian ateratakoa izango da.
Automatikoki, programa informatikoak eskuragarri dauden sarrerak hurrengo zenbakien artean esleituko ditu. Sistemak automatikoki ezabatuko ditu ere sarrera bat esleitu zaien (saritutako lehen zenbakiari jarraiki) bazkidearen gainerako zenbakiak.
Programak honako hauek eskainiko ditu berehala:
- Parte hartzen duten zenbakien kopurua
- Eskuragarri dauden sarreren kopurua
- Saritutako zenbakia
- Ezabatutako zenbakien kopurua, aurretiaz beste zenbaki batekin saritutako bazkide bati dagokiolako.
- Sarrera baterako eskubidea duten zenbakien nondik norakoa (gehienez, bat bazkide bakoitzeko)
- Zein erakundek bermatzen dute zozketaren gardentasuna?
EHUko Matematika Saileko MATHMODEk eta AGTIC Consultingeko auditoreek egiaztatu dute prozedurak ez duela estatistika-alborapenik, eta bazkide guztiek aukera berberak dituztela hautatuak izateko, Klubak aurrez definitutako irizpideen arabera.
Notarioarekin batera, AGTIC Consulting auditore-taldeak in situ bermatuko du zozketaren gardentasuna.
- Nola dakit sarrera batekin saritua izan naizen?
Prozesuan izena emanten duen bazkide bakoitzak mezu elektronikoa jasoko du zozketaren ondoren, saritua izan den ala ez jakinarazteko. Halaber, Txokoko hasierako orriko ‘2023/24 Kopako Finalerako inskripzioa’ moduluan eta ‘Prozesuak/2023-24 Kopako finala’ atalean kontsultatu ahal izango duzu.