
"Zuengatik eta etorriko direnengatik borrokatu behar duzue"
"Zuengatik eta etorriko direnengatik borrokatu behar duzue"
Ana Astobieta, Euskal Herriko emakumezkoen futbolaren aitzindarietako bat, eta Naia Landaluze emakumezkoen lehen taldeko jokalariaren arteko topaketa
Athletic Clubek eta FC Bartzelonak martxoaren 7an, 19:00etatik aurrera, San Mamesen jokatuko duten Kopako finalaurreko joaneko partida dela eta, Klubak hainbat emakumeren lana aitortu nahi izan dute, emakumezkoen futbolaren kateak eta jokalarien eskubideek aurrera egin dezaten burututako ahalegin eskerga aitortuz.
Horietako bat Ana Astobieta da, CD Sondikako jokalari eta entrenatzaile ohia. Bizkaiko eta Hego Euskal Herriko lehen teknikari federatua da, hainbestetan zapaldu duen Basozabal futbol zelaian Athleticek burututako lan saioa bertatik bertara ikusteko beta izan zuen.
David Aznarrek zuzendutako taldearekin ahalduntze eta babes mezua partekatu ondoren, Naia Landaluzerekin solasaldi luzea izan zuen. Orozkoko atzelariak esker ona eta miresmena adierazi zuen Astobietak eta bidea ireki zuten beste aitzindari askok egindako lanari. Baldintza zailenetan egindakoa, estigmen aurka borrokatuz, erakundeen babes urriarekin, erreferenteen faltan eta ia errekonozimendurik gabe, baina haien bidea ezinbestekoa izan zen egungo egoerara iristeko.
Hala, Astobietak, futbolariek gaur egun duten ikusgarritasuna eta prestigioa azpimarratu zituen, eta "zuengatik eta ondoren etorriko diren guztiengatik borrokatzen jarraitzera” animatu zituen. Athletic Clubek Europako txapeldunen aurka lehiatu beharreko goi mailako partida bultzatzeko aukeratu duen “Ez dadila haria eten” leloarekin bat egiten duten hitzak dira.