29.003 bazkidek eman dute izena orain arte Kopako finaleko sarreren zozketarako

29.003 bazkidek eman dute izena orain arte Kopako finaleko sarreren zozketarako

Izena emateko epea zabalik egongo da Bazkideen Txokoan martxoaren 11ko 18:00ak arte

Sevillan jokatuko den Kopako finalerako sarreren zozketan izena emateko epea ireki eta 48 ordura, Athletic Clubeko 29.003 bazkidek eman dute izena webguneko Bazkideen xokoan. Epea irekita egongo da martxoaren 11ko 18:00ak arte. 

Era berean, Athletic Clubek gogorarazten du taldeko izen-emateen kasuan, bazkide gonbidatu bakoitzak bere Bazkideen Txokoan sartu eta ONARTU botoian klik egin beharko duela "Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala" atalean. Talde bateko liderrak taldea bera sortzen duenean, bere izen ematea bakarrik baieztatzen da automatikoki eta gainerako kideek gonbidapena onartu beharko dute zozketan parte hartzeko. 

Zure inskripzioaren egoera zein den jakiteko, Bazkideen Txokoko hasierako orriko moduluan edo "Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala" atalean kontsulta dezakezu.

Kontsultatu hemen izen-emateari eta zozketari buruzko informazio guztia.