
Zuzenean: Kopako finalerako sarreren zozketa
Zuzenean: Kopako finalerako sarreren zozketa
Jarraitu zuzenean streaming bidez San Mamesen egingo den Kopako finalerako sarreren zozketa
Jarraitu zuzenean Kopako finalerako sarreren banaketaren zozketa.
Nola egingo da zozketa?
Programa informatiko batek 9 zenbaki ezberdin aterako ditu ausaz, sisteman sartutako 676.709 zenbakien artetik (inskribatutako bazkideen partizipazio guztiei dagozkienak).
Ondoren, ontzi batetik 1etik 9ra bitarteko zenbaki bat aterako da, eta zenbaki irabazleak zehaztuko du programa informatikoan agerpen-hurrenkeraren arabera lortutako bederatzi zenbakien artean zein den irabazlea. Hau da, ontzitik ateratako zenbakia 4a bada, zenbaki irabazlea programa informatikoak 4. tokian ateratakoa izango da.
Automatikoki, programa informatikoak eskuragarri dauden sarrerak hurrengo zenbakien artean esleituko ditu. Sistemak automatikoki ezabatuko ditu ere sarrera bat esleitu zaien (saritutako lehen zenbakiari jarraiki) bazkidearen gainerako zenbakiak.
Programak honako hauek eskainiko ditu berehala:
- Parte hartzen duten zenbakien kopurua
- Eskuragarri dauden sarreren kopurua
- Saritutako zenbakia
- Ezabatutako zenbakien kopurua, aurretiaz beste zenbaki batekin saritutako bazkide bati dagokiolako.
- Sarrera baterako eskubidea duten zenbakien nondik norakoa (gehienez, bat bazkide bakoitzeko).
EHUko Matematika Saileko MATHMODEk eta AGTIC Consultingeko auditoreek egiaztatu dute prozedurak ez duela estatistika-alborapenik, eta bazkide guztiek aukera berberak dituztela hautatuak izateko, Klubak aurrez definitutako irizpideen arabera.
Notarioarekin batera, AGTIC Consulting auditore-taldeak in situ bermatuko du zozketaren gardentasuna.