
Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua (2024. urtea)
Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua (2024. urtea)
2024an bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesuari hasiera eman zaiola jakinarazten da
Martxoaren 16tik, larunbata, 30era arte, egun hau barne, (gerora ere, prozesua amaitu arte, eskuragarri egongo da kontsultarako), Hauteskunde-Batzordeak 2024ko martxoaren 15ean adin zibilez nagusi diren eta Klubean etengabeko urtebeteko antzinatasuna duten bazkide guztien zerrenda argitaratuko du. Zerrenda horretan haien izena, abizenak, bazkide zenbakia eta kodea, jaiotze-data eta Klubean sartu zeneko data adieraziko dira, bazkide bakoitzak zerrenda horretan dagoela egiaztatu dezan (aurrerantzean, "Errolda" ). Errolda argitaratuko da Klubeko iragarki-taula elektronikoan, webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan, "Konpromisarioen aukeraketa 2024" atalean eta "Errolda" izeneko azpi-atalean.
Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 16an amaituko da, egun hau barne. Hautagaitzak aurrez aurre zein digitalean aurkeztu ahal izango dira, prozesua zabaltzeko iragarkian deskribatzen diren baldintzetan. Bertara sartzeko, esteka honetan sakatu beharko da: Prozesuaren iragarkia.
2021eko uztailaren 1ean eta 2023ko uztailaren 1ean izendatu ziren bazkide konpromisarioek 2026ko ekainaren 30ean eta 2028ko ekainaren 30ean, hurrenez hurren, amaituko dute agintaldia, eta, beraz, ez dute beren izaera berritu behar epe hori bukatu arte. Era berean, bai haiek bai beren abal-emaileek ezin dute parte hartu 2024an zabaldutako prozesu honetan, salbu eta, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu aurretik (2024ko maiatzaren 16an), konpromisarioak bere borondatez uko egiten badio edo izaera hori beste arrazoi batengatik galtzen badu.