
Paula Arana eta Yulema Corresen mediku-txostena
Paula Arana eta Yulema Corresen mediku-txostena
Jokalariek lesio muskularrak dituzte eta ez daude prest hurrengo egunetarako
David Aznarrek ezin izango ditu bere jokalarietako bi erabili hurrengo norgehiagoketan, biek giharretako lesioak baitituzte. Paula Arana eta Yulema Corres dira. Lehenengoa izan da erizaindegian sartu den azkena, min hartu baitu FC Barcelonaren aurkako Kopako partidaren aurreko entrenamenduan. Bestalde, Yulema Corresek ere mina hartu du bikian duela aste pare bat, baina bere bilakaera positiboa izaten ari da.
• Paula Arana: eskuineko hankako aurreko rektoan lesio muskularra. Bilakaeraren zain.
• Yulema Corres: lesio muskularra eskuin hankako soleoan. Bilakaera positiboa du.
Bestalde, Marta Unzuek aurreko lotailu gurutzatuko lesioa sendatzeko prozesuarekin jarraitzen du, eta dagoeneko hasi da zelaian korrika egiten.