Beteranoak, Arenas Clubeko beteranoen ospakizunean

Beteranoak, Arenas Clubeko beteranoen ospakizunean

Athletic Clubek Gobelan parte hartu zuen Getxoko taldeko jokalari ohien elkartearen ekitaldietan

Gobela Arenas Clubeko jokalari ohien aurkezpena ospatzeko festa izan zen. Athletic Clubeko beteranoek talde getxoztarraren aurka neurtu zituzten indarrak eta bildutako guztia Haszten Elkartera bideratu zuten.

Jokalari ohiek 2-1eko emaitzarekin galdu zuten, Aitor Ramosek zurigorritarrentzat sartutako golari esker. Rafa Dehesak deitutako jokalarien artean honako hauek izan ziren: Luis Fernando, Ormazabal, Eneko Boveda, Lambea, Eleder, Koikili, Bidaurrazaga, J. Arriaga, Olondo, Alfonso Valin, J. Garmendia, Ander Alaña, Ibon, Alain, Aitor Ramos, Iker, Ander Lafuente, Javi Luke, Jonan Izarra, Aitor Alcalde eta Asier Abad.