Real Madrid-Athletic Club neurketarako sarrerak

Real Madrid-Athletic Club neurketarako sarrerak

Kontsultatu Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrerak eskuratzeko baldintzak

Real Madrid taldeak 579 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 20tik, asteazkena, martxoaren 22ra arte, ostirala, 10:00etara. 

Sarreren prezioa 55 eurokoa izango da. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke martxoaren 22an bertan 11:00etan. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Izena eman duten bazkideek mailen bidez jasoko dute zozketarako partaidetza-zenbakia, izen-ematea epea itxi ondoren. Zozketa egin ondoren, sarituak izan diren ala ez baieztatuko zaie.

Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NANa eta bidaia-plana jakinaraztea dokumentu honen bitartez. 

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.