Kopako finalerako autobusak: informazio erabilgarria

Kopako finalerako autobusak: informazio erabilgarria

Kopako finala dela-eta Sevillara joaten diren autobus guztiek bete beharreko baldintzak

Athletic Clubek aparkaleku-bereizgarri zenbakidunak ditu gure taldeko zaleak apirilaren 6an La Cartuja estadioan ospatuko den Kopako finala ikustera eramango dituzten autobusentzat.

Aparkaleku-bereizgarri horiek autokarren aurreko haizetakoan jarri behar dira, Sevillan antolakuntzari lana errazteko. Horiek gabe EZIN izango da Athletic Hiriaren inguruetan aparkatzeko erreserbatutako guneetara sartu.

Bereizgarri ofizialak izan nahi dituzten agentziek [email protected] helbide elektronikora bidali beharko dute eskabidea, eta, bertan, honako datu hauek adierazi beharko dituzte: konpainiaren izena, gidariaren izen-abizenak, harremanetarako telefonoak, autobusaren matrikula, dituen plaza-kopurua, ibilbidea, eta Sevillara iristeko eta irteteko eguna eta ordua.

Izena emateko azken eguna apirilaren 3an izango da (15:00etan). Akreditazioak apirilaren 4an, ostegunean, emango dira San Mameseko Bazkidearentzako Arreta bulegoan.