
Athletic Club - Granada CF neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - Granada CF neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu apirilaren 1etik aurrera
Athletic Clubek eta Granada CF taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeita hamabigarren jardunaldiko partidarako (apirilaren 19an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, apirilaren 1etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak apirilaren 18an, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta apirilaren 19an, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Granada CF

