
Letrak eta Futbola jaialdiak kolore berezia du
Letrak eta Futbola jaialdiak kolore berezia du
Athletic Clubek ezohiko eguna ospatu du Sevillan Adriana Bilbao Zarraonaindia, Kiko Veneno eta Alfonso Ramosen parte-hartzearekin
Athletic Club Fundazioak, Andaluziako Arte Garaikideko Zentroarekin, Real Betis Fundazioarekin eta Sevilla FC Fundazioarekin elkarlanean, Letrak eta Futbola kultura jaialdiaren jaurdunaldi berezia antolatu du asteazken honetan, Sevillan. Adriana Bilbao Zarraonaindia, dantzaria eta Zarra mitikoaren biloba, Kiko Veneno abeslari betikoa eta Alfonso Ramos komiko sevillarra kulturaren eta futbolaren arteko harremanaren inguruan mintzatu dira, Galder Reguera Athletic Club Fundazioko arduradunak zuzendutako hitzaldian.
Ezohiko jardunaldi honek Futbol eta Letren XV. edizioari amaiera emango dio, 2024ko programazio nagusia San Mames estadioan ospatu berri dena. Elkarrizketa kultural hauetan beti gertatzen den bezala, sormenaren eta futbolaren munduen arteko zubiak eraikitzea da abiapuntua. Horren haritik, Kiko Venenoren “Superhéroes de barrio” kanta ezagunaren bertso batek jaialdiaren espiritua laburbiltzen du bi munduetako bi izen erreferenterekin: “Bob Dylan eta Di Stefano”. Alfonso Ramos sevillarrak umorea jarri dio topaketari, eta Adriana Bilbao Zarraonaindiak amaiera bikaina eman dio jardunaldiari, “Zarra” ikuskizunean inspiratutako lana dantzatuz. Interpretazio berezi honek aititari, Zarrari, Athleticen mitorik handienetako bat, omenaldia eta esker ona dakarkio; izan ere, bere abizen osoak adierazten duenez, ona zen, handia zen... eta betierekoa da.