Itxaso Uriarteri egindako ebakuntza ondo irten da

Itxaso Uriarteri egindako ebakuntza ondo irten da

Arratsalde honetan erdilari zuri-gorriari eskuin belauneko meniskoan ebakuntza egin diote

Itxaso Uriarte Athleticeko futbolariak mina zuen eskuin hankako kanpoko meniskoan, eta arratsalde honetan ebakuntza egin diote IMQ Zorrozaurre klinikan.

Ebakuntza kanpoko meniszetomia partziala izan da, eta Itxasori datozen orduetan emango diote alta.

Jokalari zuri-gorria denboraldi honetan aurrerantzean baja izango da.