
Kopako finaleko buletin berezia (Athletic Club-RCD Mallorca)
Kopako finaleko buletin berezia (Athletic Club-RCD Mallorca)
KO txapelketako kanporaketa guztiak gainditu ondoren, Athletic Clubek talde balearraren aurka azken bost urteetako hirugarren finala jokatuko du
Iritsi da egiaren ordua lehoientzat. Talde zuri-gorriaren txapelketa gogokoenean bide luzea egin ondoren, Valverdek zuzentzen dituen jokalariek 25. kopa altxatzeko beste aukera baten aurrean daude. Hain egun seinalatua izanik, Klubak buletin berezia prestatu du, lehoiek finala jokatu arte gainditu behar izan dituzten oztopo guztien eduki esklusiboarekin.
Klikatu hemen buletina deskargatzeko
Gainera, azken Kopa irabazi zuten azken taldeko bost partaidek garai haratara eramango gaituzte euren bizipen pertsonalak eta Javier Clementek zuzentzen zuen taldearen indarra gogoratzeko.
Azkenik, argitalpenak Athletic Clubek eta RCD Mallorcak azken urteetan jokatu dituzten kopako lehiak ere errepasatzen ditu.