Lagunartekoa Deportivo Alavesen aurka maiatzaren 1ean Mendizorrotzan

Lagunartekoa Deportivo Alavesen aurka maiatzaren 1ean Mendizorrotzan

Athletic Clubek bat egiten du talde babazorroak emakumezkoen futbola bultzatzeko sortutako ekimenarekin eta derbia Gasteizen jokatuko du publiko guztiarentzako doako sarrerarekin

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du Deportivo Alavesen aurka maiatzaren 1ean, Gloriosa Astea dela eta, emakumezkoen futbola bultzatzeko ekimena. Partida Mendizorrotza zelaian izango da arratsaldeko 17:00etan.

Iaz Liga F-tik talde gasteiztarrak behera egin zuen eta egun zortzigarren postuan kokatuta dago Primera Federación mailan (emakumezkoen bigarren mailan). Duela bi aste, lehiaketarik ez zegoela aprobetxatuz, bi klubek elkarren aurka jokatu zuten Hondarribian jokatutako beste lagunarteko partida bat, golik gabe amaitu zena.

Sarrerak aurrez aurre jaso ahal izango dira Gasteizko Baskonia-Alaves Storen, astearte honetatik aurrera 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.