
Kluba |
Club Athletic: Athletic Club-Sevilla FC neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Sevilla FC neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 37. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko
Club Athleticeko kideek maiatzaren 19ko asteburuan (data eta ordua zehazteke dago) San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako 37. jardunaldiko Athletic Club – Sevilla FC norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa apirilaren 29ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.
CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA