
Kluba |
Athletic Clubarentzat zaintza eta segurtasun zerbitzua esleitzeko lizitazioa
Athletic Clubarentzat zaintza eta segurtasun zerbitzua esleitzeko lizitazioa
Proposamenak 2024ko maiatzaren 27ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira
Athletic Clubek zaintza eta segurtasun zerbitzuak kontratatzeko izapideak hasi ditu.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete kontratazio-oinarriak eskatzeko, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 4 egun baliodun lehenago.
Era berean, maiatzaren 21era arte emandako dokumentazioari buruzko argibideak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko berean.
Proposamenak 2024ko maiatzaren 27ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, pleguetan deskribatutako moduan.