Azken aukera AC CUP 2024 txapelketan parte hartzeko

Azken aukera AC CUP 2024 txapelketan parte hartzeko

Dagoeneko ia 4.000 futbolarik eman dute izena Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketaren bigarren ediziorako. Besteak beste, FC Barcelona, Toulouse FC, SD Eibar eta Real Oviedo talde profesionalek hartuko dute parte bertan

Athletic Cluben AC CUP 2024 txapelketa ate joka dago. Ekainaren 5etik 8ra jokatuko da, San Mamesen eta Lezaman besteak beste, eta Estatuko eta nazioarteko milaka futbolari bilduko ditu bertan. Izena emateko epea maiatzaren 10ean itxiko da eta Klubak azken deialdi irekia egiten du gure lurraldean bakarra den txapelketa honetan parte hartu nahi duten taldeak orain inskribatu daitezen. 

Oraingoz, AC CUPek FC Barcelona, Toulouse FC, SD Eibar eta Real Oviedo bezalako klubak bertan izango direla baieztatu du, baita Athletic Club bera ere, txapelketako maila guztietan parte hartuz. Datozen egunetan talde profesional gehiago iragarriko ditu AC CUPek Instagrameko bere profil ofizialean. 
 


Lezaman gutxienez partida bat ziurtatuta dute parte hartzaile guztiek eta finaletara iritsiz gero, baita San Mamesen ere. Txapelketaren inaugurazioa Katedralean izango da eta gainontzeko partidak Derio, Arrigorriaga, Mungia eta Galdakaoko futbol zelaietan ere jokatuko dira. 

Gizonezkoen kadete mailan agortuta daude plazak eta gainerako kategorietan ere taldeen izen emateak ixtear daude:

  • Kadeteak 2008: agortuta
  • Kadeteak 2009: agortuta
  • Emakumezkoen Kadeteak: azken tokiak
  • Haurrak 2010: azken plaza
  • Haurrak 2011: azken bi tokiak
  • Kimuak 2012: azken 8 tokiak
  • Kimuak 2013: agortuta

Txapelketarako sarrerak lortu nahi dituzten partaideek aurrezteko aukera adierazgarriak eskaintzen dituzten hiru pack dituzte:

  • Jokalariareninskripzioa AC CUPen*: 75€ (60€ Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat). 
  • Jokalariaren inskripzioa AC CUPen* + sarrera 1 (txapelketa osorako, inaugurazio-festa barne) : 89€ (79€ Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat). 
  • AC Cup-era inskripzioa* + sarrera 2 (txapelketa osorako, inaugurazio-festa barne) : 99€ (89€ Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat)

* Txapelketako parte-hartzaile guztiek partida guztietarako eta inaugurazio ekitaldirako sarbidea ematen dien eskumuturrekoa izango dute, bai eta AC CUPen oroigarrien pakete bat ere, txapel batez, gymsack batez, kantinplora pertsonalizatu batez eta domina oroigarri batez osatua.
 

Txapelketa

Parte hartzen duen talde bakoitzak gutxienez hiru partida jokatuko ditu multzoen fasean (lau taldek osatutakoa) eta beste bat azken fasean, azken hori urrezko fasean (1. eta 2. sailkatuak) eta zilarrezko fasean (3. eta 4. sailkatuak) banatuta. Futbol 11ko partidek 25 minutuko bi zati izango dituzte, eta Futbol 7koek 20 minutuko bi zati. Partidak Bizkaiko hainbat egoitzatan jokatuko dira, eta klub guztiek bermatuta izango dute gutxienez partida bat Lezaman eta San Mamesen jokatzeko aukera urrezko fasean finala lortzen badute.

Egutegi osoa, emaitzak, sailkapenak, estatistikak eta egoitzetako informazioa zuzenean kontsultatu ahal izango dira AC CUPen app ofizialean. Txapelketa ekainaren 5ean (asteazkena) hasiko da bertako taldeentzat eta 7an (ostirala) nazioarteko eta Estatuko gainerako taldeentzat. Finalak eta txapelketaren amaiera igandean, ekainaren 9an, izango dira.
 

Inaugurazio handia San Mamesen

Zalantzarik gabe, AC CUPen unerik hunkigarrienetako bat San Mameseko txapelketaren inaugurazioarekin batera izango da, ekainaren 7an, ostirala. Taldeek desfile batean parte hartuko dute, festa handi baten ondoren. Bertan, musika-emanaldiak, argi-ikuskizun bat eta sorpresa gehiago izango dira.

Eman izena AC CUP-en!