
Partida aurrekoa: Athletic Club-CA Osasuna (LaLiga 35. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-CA Osasuna (LaLiga 35. J)
Lehoiak, Txapeldunen Ligara heltzeko aukerak dituzte oraindik San Mamesen jokatuko den azken-aurreko partidan eta denboraldiko azken derbian
LaLiga amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, Athletic Clubek bizirik ditu Txapeldunen Ligara sailkatzeko aukerak. Zaila da, Atletico de Madridekiko sei puntuko desabantaila baitu 12 jokatzeke geratzen direnean, baina matematikak posible dela esaten duen bitartean, talde zuri-gorriak borrokan jarraituko du.
Buletin ofiziala
Convocatoria
Entrenatzaile zuri-goriiak 22 futbolari deitu ditu Osasunaren aurka jokatzeko. Vivian zerrendara itzuli da, bere arazo fisikoak gaindituta, baina Yeray eta Paredes, erdiko beste bi atzelariak, ez dira zerrendan sartu zigortuta daudelako. Gainera, Ruiz de Galarretak eta Sancetek lesionatuta jarraitzen dute. Rincon eta Jauregizar lehen taldearekin egongo dira beste behin.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 35. jardunaldiko partidaren atarian egindako adierazpenak. Entrenatzailea ezingo da aulkian eseri, kanporatua izan baitzen ligako azken partidan.
Aurkaria
Club Atletico Osasuna 1920ko urriaren 24an sortu zen, eta egun horretan bertan jokatu zuen bere lehen futbol partida. LaLiga EA Sportseko lau klub profesionaletako bat da, Real Madrid, FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, ez baita Kirol Sozietate Anonimo bat, beraz, klubaren jabetza bazkideek dute. Azken urteetako historian, Osasunak Txapeldunen Ligako atariko fase batean parte hartu du, UEFA Kopako lau ediziotan, 2006/07 denboraldian lehiaketa honetako finalerdietara iritsiz eta Kopako bi final galdu ditu; 2004/05ean Real Betisen aurka eta pasa den urtean Real Madriden aurka.
Arazo ekonomikoak gaindituta, Jagoba Arrasate gorritxoen taldeko buru zela (2018/19), CA Osasuna Bigarren Mailako txapelduna izan zen, eta harrezkero futbolaren maila gorenean finkatu da. Berriatuko entrenatzailearen lanak Lehen Mailan jarraitzeko borrokatik sailkapenean asmo handiagoko helburuak lortzera pasatzeko balio izan dio talde iruindarrari; hain zuzen ere, joan den ikasturtean Kopako finala jokatu zuen eta aurten Conference League-an lehiatuko da. Hala ere, teknikari bizkaitarrak datorren denboraldian gorritxoen aulkian jarraituko ez duela iragarri du. Valverde bezala, gaur ez da aulkian egongo zigortuta dagoelako.
Nafarrek lau porrot jarraian jaso dituzte eta Europako postuetarako borrokatik aldendu dira.
Estatistikak
1935/36 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, CA Osasunak eta Athletic Clubek 85 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta bilbotarrek 42 neurketa irabazi dituzte, 23 berdindu eta 20 galdu.
San Mamesen jokatutako ligako 42 norgehiagokeii dagokienez, Athletic Clubek balantze positiboa du: 23 garaipen, 12 berdinketa eta 7 porrot.
Bi taldeek Bilbon jokatu dituzten azken bost jardunaldiei erreparatuz, Athleticek garaipen eta porrot bana eta hiru berdinketa erdietsi ditu.
Kontsultatu CA Osasunaren aurkako estatistika guztiak.
Ordutegiak eta non ikusi Athletic Club - CA Osasuna partida
Athletic Clubek eta CA Osasunak jokatuko duten LaLiga EA Sportseko 35. jardunaldia maiatzaren 11n, larunbatean, jokatuko da, 21:00etan, San Mames futbol-zelaian.
Movistar + bidez jarraitu ahal izango da Espainian. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu topaketa eskaintzen duten telebista-operadoreen zerrenda luzea.