
Umeen sarrerak Sevilla FC taldearen kontra
Umeen sarrerak Sevilla FC taldearen kontra
San Mamesen jokatuko den LaLigako azken partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa
Maiatzaren 13tik maiatzaren 15eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, LaLigako hogeitahamazazpigarren jardunaldiaren Athletic Club-Sevilla FC neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo estekan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko
ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.