Basconiak La Florida bisitatuko du larunbatean igoera lortzeko lehen kanporaketan

Basconiak La Florida bisitatuko du larunbatean igoera lortzeko lehen kanporaketan

Hirugarren Mailako txapeldunordeak Portugalete CF bosgarren sailkatuaren aurka jokatuko du lehen kanporaketaren joaneko partidan

CD Basconiak igoera lortzeko helburuari ekingo dio larunbat honetako 18:30etik aurrera La Floridan, Portugalete CF taldearen aurka, Segunda Federacion mailarako txaleta eskuratzeko lehen kanporaketako joaneko partidan. Basauritarrek abantaila dute kanporaketa berdinduta amaitzen bada itzulerako partidan, luzapenaren ondoren, Artunduagan.

Bittor Llopisen taldea gogotsu eta moralez beteta heldu da denboraldiaren azken txanpara. Azpitxapeldunek etxean jokatuko dute kanporaketaren bigarren partida eta hau gaindituz gero, Basconiak SD Beasain eta SD Deusturen arteko beste kanporaketako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak. Bigarren hori gaindituz gero, azken kanporaketa hirugarren mailako beste talde baateko aurkari baten aurka jokatu beharko luke.

Bilbao Athleticen debuta egin duten gure futbolariez haratago, Ebro, Hierro eta Sola kasu, Basconiaren emaitzak bikainak izan dira, sei porrotekin eta aldeko 22 goleko koefizienteaekin. Vicandi (13) eta Hierro (12) izan dira golegile nagusiak.