Iker Muniain eta Nico Williamsen mediku-txostena

Iker Muniain eta Nico Williamsen mediku-txostena

Bi jokalariak baja dira RC Celta de Vigo taldearen aurkako partidaren deialdian

Iker Muniain eta Nico Williams jokalariek ez dute bihar gainerako taldekideekin bidaiatuko, Vigoko RC Celtaren aurkako deialdian baja izango baitira. Iker Muniainek kolpea du eskuineko hankako koadrizepsean . Bestalde, Nico Williamsek gainkarga du eskuin hankako muskulatura iskiotibialean. Bilakaeraren zain geratzen dira.