"Intentsitatea falta izan zaigu eta ez dugu erantzuteko gaitasunik izan"

"Intentsitatea falta izan zaigu eta ez dugu erantzuteko gaitasunik izan"

Ernesto Valverdek aurkariaren dinamismoa aitortu du Balaidosen lehoiek jasotako porrotean

"Partida hau ez da futbolaren historiara pasatuko, talde bakar batek ere ez duelako bikain jokatu. Askoz gehiago zuten haiek jokoan. Lehen zatian, gutxi gorabehera kontrolpean genuen neurketa; bigarrenean, ordea, oso gora joan dira eta eusten saiatu gara, baina ez dugu erantzuteko gaitasunik izan. Ez gara ondo egon eta intentsitatea falta izan zaigu. Hori faltan zailtasunak ditugu, eta horrela gertatu da". Ernesto Valverdek aitortu egin du ezin izan duela Celtaren dinamismoa berdindu, bigarren zatian talde galiziarrak markagailua irauli ostean.

Bigarren berrogeita bost minutuetan nagusi izan zen Vigoko taldea, maila jaistea saihestu nahian: "Beharrak asko egiten du eta talde batek daukanean etengabe saiatzen da. Beti falta zaigun zerbait falta zaigu jokoa sortzeko, paseak egiteko... gaur ikusi duguna baino dinamismo eta intentsitate handiagoa behar dugu. Elkarrekin egotean dago gure oinarria, intentsitatea izatean, gaur berdindu ezin izan duguna eta hori da gure gakoa .