Sarreren zozketaren emaitza: Rayo Vallecano – Athletic Club

Sarreren zozketaren emaitza: Rayo Vallecano – Athletic Club

LaLigako 38. jardunaldiko neurketarako sarreren zozketan saritua izan zaren kontsulta dezakezu

Vallecaseko partidarako sarreren zozketa egin da eta 459 zenbakia izan da sariduna.

Zozketan parte hartu duten bazkide guztiek mezu elektroniko bat jaso dute zozketaren emaitzarekin.

Zozketan parte hartu duten bazkideen kopurua: 606
Sarrera erabilgarriak: 143
Zozketan ateratako zenbakia: 459
Zenbaki sarituak: 459tik 601ra 

Sarreren prezioa 30 euro izango dira.

Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira maiatzaren 21ean, asteartea, 10.30etatik 13.00etara eta 17.30etatik 20.00etara.

GARRANTZITSUA:

Sarrerak nominalak izango dira, pertsonalak eta besterenezinak. Sarrerarekin batera NANa aurkeztea eskatuko dela estadiora sartzeko. Datu guztiak bat etorri beharko dute. Bestela, zelaira sartzea ukatuko da, nahiz eta sarrera balioduna izan.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, mail helbidea eta bidaiako plana adieraztea honekin batera doan formularioan

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.