Athletic Final Fourretik kanpo geratu da

Athletic Final Fourretik kanpo geratu da

Gazte zuri-gorriek, Nicolas Barattucciren bi golen ondorioz, RCD Mallorcaren aurkako neurketa galdu dute Ciutat Esportiva Antonio Asensio zelaian

Athleticek ezin izan du Gazteen Mailako Txapeldunen Kopako Final Fourrerako txartela lortu Ciutat Esportiva Antonio Asensio zelaian 2-0 galdu ondoren. Zuri-gorriek markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan dituzte, baina aurkariak defentsan fin egon dira. Erritmoa gorantz joan den lehen zatian, etxeko taldeak izan ditu abagune argienak. Hain zuzen ere, epaileak lehen zatiaren amaiera adierazi behar zuenean, Barattuciren burukada batek kanporaketa berdindu du.

Aldageletatik bueltatu eta gutxira, Barattucci berak, area txikiko jokaldi batean RCD Mallorcaren aldeko bigarren gola sartu du. Kanporaketa dezente zaildu den arren, Jon Solaunen jokalariek erreakzionatu dute eta bi abagune argi izan dituzte. Paciñak eta Belategik gertu izan dute gola, baina etxekoen atzelariek eta atezainak erasoa eten dute.

Gogotik saiatu arren, Athleticek ezin izan du kanporaketa luzapenera bidaliko lukeen gola sartu. Gauzak horrela, gazte zuri-gorriak Final Fourrarean atean geratu dira, baina bidean etorkizunerako baliagarriak izango zaizkien esperientzia eta irakaspen aberasgarriak jaso dituzte.