
Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletina (37. J)
Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletina (37. J)
San Mamesek Iker Muniainen eta Raul Garciaren agurra hizpide izango duen LaLiga 2023/24 denboraldiko azken partida jasoko du
Agurren arratsaldea izango da Katedralean igandean biziko dena. Etxeko azken partidua jokatzeaz gain, zale zuri-gorriak Iker Muniain kapitainaren eta Raul Garciaren agurren une hunkigarriak biziko ditu.
Klikatu hemen buletinaz gozatzeko
Sevilla FC taldearen aurka igande honetan jokatuko den neurketari eskainitako argitalpenean, erreportaje nagusiak Iker Muniain du protagonista. Kapitain handiak berdegunean, kamiseta zuri-gorria defendatuz, agur esango dio bere etxeari. Gauza bera egingo du Raul Garciak ere. Azken honek, bere kirol ibilbide oparoari amaiera emango dio LaLigan jokatuko duen 607. neurketan.
Gainera, ohikoa den moduan, aurkaria ere aztertzen da, lehiara sailkapenean hamabigarren postuan iristen da. Bere plantillaren artean, Ocampos argentinarraren lana nabarmentzen da, talde andaluziarraren "crack" -a dena.