
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Sevilla FC (LaLiga 37. J)
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Sevilla FC (LaLiga 37. J)
Lehoiek denboraldiko azken partida jokatuko dute San Mamesen, LaLigako bosgarren postua ziurtatuko lukeen garaipena lortzeko asmoz
Athletic Clubek Sevilla FC hartuko du San Mamesen denboraldi honetan jokatuko duen azken norgehiagokan. Bi partida falta dira LaLiga amaitzeko eta helburua bosgarren postua ziurtatzea da. Talde andaluziarrari irabazi eta denboraldia modurik onenean agurtuz gero, Ernesto Valverderen taldeak ligako txapelketako bosgarren postua lortuko luke matematikoki.
Buletin ofiziala
Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletin ofiziala
Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 24 futbolari deitu ditu talde andaluziarraren aurka jokatzeko. Zigortuta zegoelarik azken partida jokatu ezin izan zuen Yuri atzelaria deialdira itzuli da. Bestalde, Sancet eta Adures baja izango dira. Deialdia Padillak, Jauregizarrek eta Olabarrietak osatuko dute.
Valverde
Errepasatu hemen 37. jardunaldiaren atarian Ernesto Valverdek egindako adierazpenak. Bi partidako zigorra bete ostean, teknikaria aulkira itzuliko da
Aurkaria

Sevilla FC 1890ean sortu zen eta 1934an lortu zuen lehen mailara igotzea. Harrezkero, bi aldiz galdu du maila, 97/98 eta 99/00 denboraldietan. Beraz, Athleticek LaLigan ibilbide luzea duen aurkaria izango du aurrean, eta bere palmaresean gutxienez Lehen Mailako titulu bat duen bederatzi taldeetako bat, 1944/45 denboraldikoa. Andaluziarrek, beste lorpen batzuen artean, Europako palmares handia dute: UEFA Europa Leagueko zazpi garaikur eta Europako Superkopa bat.
Gaur egun, Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldea LaLigako hamabigarren postuan dago. Jose Luis Mendilibar eta Diego Alonso entrenatzaileak kargutik kendu zituzten, eta, horrez geroztik, egungo entrenatzaileak aulkian tokia hartu zuen. Madrilgo entrenatzaileak Sevillako taldeak jaitsiera saihestea lortu du. Jokatutako azken bost partidetan, bi partida irabazi ditu Sevillak, bat berdindu eta beste bi galdu.
Ultimos Sevilla
Estatistikak
1934/35 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Sevilla FCk 159 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta lehoiek 62 garaipen, 31 berdinketa eta 66 porrot pilatu dituzte.
Etxeko partidei dagokienez, lehoiek balantze positiboa dute: 50 garaipen, 10 berdinketa eta 19 porrot.
Bi taldeek Bilbon jokatutako azken bost neurketetan egondako emaitzak nahiko orekatuak dira: bi garaipen Athleticentzat, berdinketa bat eta bisitarien bi garaipen.
Kontsulta itzazu Athletic Cluben eta Sevilla FC-ren arteko partiden estatistika osoak.
Ordutegiak eta non ikusi Athletic Club - Sevilla FC neurketa
Athletic Clubek eta Sevilla FCk jokatuko duten EA Sports Ligako 37. jardunaldia igande honetan, maiatzaren 19an, jokatuko da, 19:00etan, San Mames futbol zelaian.
Movistar + bidez jarraitu ahal izango da Espainian. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu norgehiagoka eskaintzen duten telebista-operadoreen zerrenda luzea.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

