AC CUP 2024rako sarrerak salgai!
Irailaren 5etik 9ra arte Athletic Cluben oinarrizko futbolaren txapelketaz zuzenean gozatu ezazu
230 talde baino gehiagorekin eta ia 4.000 futbolarirekin, AC CUPen bigarren edizioak historiarako denboraldi bikainari amaiera emango dio. Estatu osoko eta nazioarteko milaka gaztek beren talentua erakutsi ahal izango dute Lezaman eta, finalak lortuz gero, baita San Mamesen ere.
Txapelketa ekainaren 5ean (asteazkena) hasiko da bertako taldeentzat eta 7an (ostirala) nazioarteko eta estatuko gainerako taldeentzat. Finalak igandean, ekainak 9, jokatuko dira.
AC CUP 2024RAKO SARRERAK EROSI
Guzti honetaz zuzenean gozatu ahal izateko, txapelketako sarrerak salgai daude dagoeneko Athleticen sarreren webgune ofizialean. Hiru sarrera mota daude:
- Dena barne duen eskumuturrekoa (25€): Sarrera honek txapelketaren une berezi bakoitza bizitzeko aukera emango dizu, multzoen faseko partidetatik hasi, San Mameseko inaugurazio ekitaldia bizi eta Lezamako eta Katedraleko finalak ikustera arte.
DENA BARNE sarrera erosi
- Eguneko sarrera (8€): Zuk hautatutako egunean (asteazkenean, ostegunean, ostiralean, larunbatean edo igandean) nahi duzun neurketak ikusteko aukera.
EGUNEKO sarrera erosi
- Hasierako ekitaldirako sarrera (18€): Ekainaren 7an, ostiralean, 20:00etatik aurrea San Mamesen biziko den txapelketaren irekiera jaialdirako sarrera.
HASIERAKO EKITALDIko sarrera erosi
*Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek beherapenak izango dituzte sarreran.
Gainera, AC Cup 2024ren APP ofizialaren bidez, txapelketari buruzko informazio guztia eskura izango duzu: egutegia, sailkapenak, emaitzak, estatistikak... eta askoz gehiago!
Lortu ezazu AC Cup 2024-erako sarrera!
Lezama eta San Mames
San Mameseko inaugurazio ekitaldia izango da txapelketaren une hunkigarrienetako bat, eta bertan txapelketako talde guztiek hartuko dute parte. Katedralean desfilatuko dute, Athletic Clubn txapelketaren bigarren edizioaren hasiera markatuko duten musika eta ikuskizun ezberdinekin.
Txapelketako partaide guztiek ere Lezaman jokatuko dute partida bat gutxienez. Prestaketak martxan daude futbolariek eta partidetara joaten direnek Athletic Clubeko kirol hirian esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Txapelketako partidez gain, taberna, txosna eta bazkari zerbitzua egongo da asteburu osoan zehar. App ofizialak eta AC CUPen sare sozialek zerbitzu horiei eta beste batzuei buruzko informazio eguneratua eskainiko dute datozen egunetan.