Guztion Kopa: gaikurra hitzartutako klubetara

Guztion Kopa: gaikurra hitzartutako klubetara

Ostegun honetan hasiko da ekimena, Otxarkoagan, eta Euskal Herriko hitzartutako klub gehienetara hedatzea da helburua

Iragan apirilaren 6an Sevillan lortutako Kopako titulua, kirol arrakasta itzela izateaz gain, zirrara berezia eragin zuen Athletic Clubeko familia osatzen duten pertsona guztien artean. Orain, garaipena hitzartutako klubekin partekatu nahi du Athleticek, garaikurra bere egoitzetara eramanez, bertako kideek, inguruetako ikastetxeetako ikasleek edo euren herri zein auzoetako bizilagunek kopako garaikurra bertatik bertara ikusi eta berarekin argazkiak egin ditzaten.
 
"Guztion Kopa: zu ere historiaren parte zara" lelopean, ekimena maiatzaren 30ean abiatuko da eta, bere lehen astearen baitan, garaikurra CD Otxarkoaga, Amurrio Club, Gasteizko ADC Abetxuko, CD Ugao, Larrabetzuko Uritarra KT eta Basauriko CD Basconia zein SD Ariz taldeen egoitzetara iritsiko da. Ekinbidea ekainean zehar geratuko da eta erakundearen helburuetako bat Euskal Non-League Dayren II. edizioan parte hartu zuten Euskal Herri osoko 85 klubetara Kopara eramatea. Astelehenetik ostiralera, bisitak 12:30etik 18:00etara egingo dira, eta asteburuetan, berriz, 11:00etatik 14:30era.
 
Astero, klubak iniziatiba honen inguruko informazioa eskainiko du, bat egin duten entitateen izenak eta Koparen kokalekuak zeintzuk izango diren azalduz. Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi duten klub edo partikularrek Athletic Clubekin harremanetan jarri ahal izango dute [email protected] helbide elektronikoaren bidez.
 

GUZTION KOPAREN ORDUTEGIA (Mai. 30 - Eka. 5)
 
Osteguna. Mai. 30. 12:00etatik 18:00etara.. CD Otxarkoaga. Maps ikusi. 

Ostirala. Mai. 31. 12:00etatik 18:00etara. Amurrio Club. Maps ikusi.

Larunbata. Eka. 1. 11:30etik 14:00etara. ADC Abetxuko. Maps ikusi. 

Astelehena. Eka. 3. 12:00etatik 18:00etara. CD Ugao. Maps ikusi. 

Asteartea. Eka. 4. 12:00etatik 18:00etara. CD Basconia & SD Ariz. Maps ikusi. 

Asteazkena. Eka. 5. 12:00etatik 18:00etara. KT Uritarra. Maps ikusi.