Zergatik Unique In The World?
Mikel Urdangarin musikariak Athletic Cluben esentziari abestu eta Gabarrako 26 futbolariak omendu ditu
Denboraldia amaitzen ari da eta gertaera bat nabarmentzen da denboraldian zehar gertatutako guztiaren artean. 2024ko apirilaren 6an, Athletic Clubek bere 25. Kopa irabazi zuen eta apirilaren 11n Gabarra atera zuen bere komunitatearekin batera ospatzeko, 40 urteren ondoren. Ekitaldiaren garrantzitik gerorako geratuko dira harreraren irudi ikusgarriak, itsasadarraren inguruan bildutako ehunka mila pertsona eta San Mames oinetan egondako olana erraldoi batean idatzitako mezua, Kopako finalaren egunean zuri-gorrien atzealdean irakur zitekeen berbera: Unique In The World.
Horixe da, hain zuzen ere, #UniqueInTheWorld, Mikel Urdangarin abeslariak Gabarrako 26 heroiak omentzeko eta eskertzeko Athletic Clubek argitaratzen duen bideo baten soinu-banda gisa interpretatu duen lanaren izenburua. Bertsoa ia ‘a capella’ kantatu ondoren, melodiak, Mikelen ahots nahasezinean, doinu dardarti eta solemnea hartzen du, oroipen baten letraren araberakoa.
Jokalariak banan-banan aipatuta eta jatorriaren arabera taldekatuta, izenek eta lekuek zentzua ematen diote #UniqueInTheWorld tituluari, modu erraz eta zalantzarik gabean. Euskal Herrian jaiotako edo bertan sortutako futbolariekin bakarrik lehiatzen den talde bakarra da, #MadeInEuskalHerria.
Azken ahapaldiak garaipena ez ezik, garaipena lortzeko modua ere ospatzen du, gure nortasunari leial izanik (“gure izatearen indarrez”), eta azken-aurreko bertsoan, bihotzez eskerrak emanez agur esan aurretik, elastiko zuri-gorria aurretik jantzi zutenen oroitzapen tartea dago. Ondare honek Gabarra egunean ere bere unea izan zuen, ontzia San Mames parean gelditu zenean; izan ere, futbolariek arrosak jaurti zituzten gure artean ez daudenen omenez, #EzDadilaHariaEten.
Hauxe da bertso osoa eta itzulpena:
Gora Araba, gora Unai Simon
Vivian, Vesga ta De Marcos
Gora naparrak ta Nafarroa
Alex, Raúl, Beñat Prados
Gora Iker, bai, gure kapitain
Gora Oihan eta Nico
Gora Gipuzkoa ta gipuzkoarrak
Julen, Dani ta Iñigo
Gora Berchiche ta Guruzeta
Gora Bizkaia eta Bilbo
Gora Aitor, Unai, Jaure ta Egiluz
Imanol eta Lekue
Gora Adu Ares ta Iñaki Williams
Ander, Yeray, Villalibre
Gora aurkaria irabaztea
Gure izatearen indarrez
Gora kuraia ta anaitasuna
Maite ditugun koloreez
Gora lehenago jantzi zirenak
Zuri gorri ta beltzez
Gora Athletic ta Euskal Herria
Eskerrik asko bihotzez.