Athleticen beteranoen taldeak neurketa solidarioa jokatuko du Bermeon

Athleticen beteranoen taldeak neurketa solidarioa jokatuko du Bermeon

Bermeoren aurkako partida 11:30ean jokatuko da minbiziaren aurkako Tokiko Batzarraren alde

Athleticen beteranoen taldeak minbiziaren aurkako Tokiko Batzarraren aldeko partida jokatuko du larunbat honetan, 11:30ean, Bermeon. Aurreko denboraldian futbola utzi zuen Igor Ispizua eta aurten hil den Borja Gara klubeko zuzendari ohia omenduko ditu.

Rafa Dehesak hurrengo deialdia egin du: Aitor Alcalde, Luis Fernando, Javi Casas, Roberto Urizar, Goio Soria, Olondo, Raul Guerrero, Oskar Alkorta, Aitor Ramos, Josu Uriona, Jonan Izarra, Ivan Rodriguez, Dani de Pablos, Gorka Soria, Alfonso Valin, Anton Arteaga, Alain Gonzalez, Xabier Ormazabal eta Joseba Arriaga. Jose Angel Iribar, Dani eta Juan Carlos Vidal izango dira taldearekin.