Peñista Eguna Zorrotzan
Athleticek egindako denboraldi bikainaren zaporeak Peñen Elkartearen urteroko jaia bete du
Munuera Monterok Vallecasen jokatutako azken partidaren amaiera adierazi eta zazpi egunera, Athletic Cluben Peñen Elkarteak urtero antolatzen duen hitzordua ospatzeko unea da, LaLiga amaitu eta asteburu bat geroago. Zorrotzako Peña Zurigorriren eskutik, Peña Athletic Femenino eta Harrapari Taldearen laguntzarekin, Bilboko Zorrotza auzoan jardunaldi zuri-gorri bizia izan da.
Aurtengo edizioan, Ernesto Valverderen mutilek sinatu duten denboraldi zoragarria ikusita, ez dago xehetasun gehiagorik eman beharrik, eta festa giroa Kopako titulua eta Gabarra itsasadarrean zeharreko ibilaldiarekin biderkatu da. Goizean goizetik, peñaren egoitzan, Bar Venecia tabernan, Abaroko Estradan, Txikigunearekin hasi zen festa, Kolpeka taldearekin eta Ibai Arteren Euskal Dantzekin. Ondoren, kiroldegian, Metropolitanoko tropelek patinak eta stickak gorde zituzten biltegian, hockey-pistan lekua uzteko bazkari herrikoi handi bati, bertaratutakoei mahaia eta mahai-zapia partekatzeko aukera eman diena.
Postreetarako, Lepeko Peña Gabarra eta Peña Boskoren arteko mus txapelketetako finalak geratu dira, baita Peña Valverde eta Peña Casco Viejo taldeen artekoa ere, tutekoa.
Eta ondoren, sariak banatzeko txanda, "Bihar lehoia izango da" eta "Urteko Lehoia" barne, peñakideek proiekzio handiagoarekin eta erregulartasun handiagoarekin, hurrenez hurren, jotzen duten jokalariei. Oraingoan, Aingeru Olabarrietak eta Adriana Nanclaresek jaso dituzte sariak. Gainera, Sendoa Blasco omendu dute, iaz hildako bazkidea, Iparraldeko Peñen Elkarteko kidea zena. Dena musikarekin itxi aurretik, Lowe Band taldearen eskutik.