
Lehen taldea |
Athleticek Racingen aurka jokatuko du denboraldiaurrean
Athleticek Racingen aurka jokatuko du denboraldiaurrean
Partida Lasesarren jokatuko da uztailaren 24an
Athletic Clubek beste lagunarteko bat itxi du datorren denboraldira begira. Abuztuaren 7an Aston Villaren aurka jokatuko duen neurketari Real Racing Cluben aurkako partida gehitu behar zaizkio. Norgehiagoka Barakaldoko Lasesarre zelaian jokatuko da, 19:30ean.
Real Racing Club 7. sailkatu zen joan den denboraldian, Lehen Mailara igotzeko playoff postuetatik puntu batera.
