LaLiga Genuineko Azken Fasea
Athletic Club Fundazioak asteburu honetan esango dio agur denboraldiari laugarren eta azken fasea Getafen jokatuz
LaLiga Genuineko 2023/24 denboraldia amaierara iristen ari da eta Athletic Club Fundazioak asteburu honetan jokatuko du Getafen Azken Fasea. Inklusio Taldean sartuta (LaLigako 46 klub parte hartzen duten bi multzoetako bat), Genuine taldea Fair Playko txapeldun izateko aukerarekin iritsiko da beste behin ere behin betiko partidetara. 360 punturekin, lehiaketan puntuaziorik altuena lortuta, lehoiak beste lau talderekin berdinduta daude: UD Ibiza, Gijongo Real Sporting, Tarragonako Club Gimnástic eta Córdoba CF.
Lehiatzea baino garrantzitsuagoa den liga batean, partida bakoitza irabaztea edo galtzea garaipen bat da. Athletic Genuinek gozatzeko eta gozarazteko gogoarekin egiten dio aurre jardunaldi bakoitzari, eta sailkapenean duen hogeigarren postua anekdota bat besterik ez da.
Lehen fasean, Athletic Genuinek Valencia CF, UD Almeria eta UD Ibiza izan zituen aurkari. Bigarren fasean, Córdoba CF, Tarragonako Club Gimnástic eta Levante UD EDI izan ziren bere aurkariak. Hirugarren fasean CA Osasuna, Real Zaragoza eta RCD Mallorcaren aurka jokatu zuen.
IV. fase honetan, Fundació Futbol Base Reus (larunbatean 11:00etan), SD Huesca (larunbatean 19:00etan) eta Real Sporting (igandean 11:00etan) taldeen aurka jokatuko dute.