
Eman izena AC Jolas Eskolako psikomotrizitate saioetan!
Eman izena AC Jolas Eskolako psikomotrizitate saioetan!
2018an eta 2019an jaiotako adingabeei zuzenduta, urritik ekainera bitartean egingo dira Arrigorriagan eta Gurutzetan, astean bitan
Datorren ikasturteari begira, Athletic Clubek 2018 eta 2019 bitartean jaiotako haurren psikomotrizitatean oinarritutako kirol eskaintza prestatzen ari da. Astean bi egunetan, AC Jolas Eskolak 5 eta 6 urte bitarteko adingabeak bilduko ditu, beren trebetasun psikomotorra gara dezaten kirol-hastapenean eta umeen prestakuntzan espezializatutako profesionalekin batera. Dibertimenduan eta bizikidetzan oinarritutako jarduera da, eta ikaskuntzarako eta garapen osasungarrirako estrategiak landuko dira.
AC Jolas Eskolak Arrigorriagako eta Gurutzetako HLHIetan garatuko ditu bere psikomotrizitate-saioak, urritik ekainera bitartean, 15 pertsonako taldeetan, aldi berean bi espazio bereizitan ibiiliko direnak: saio bat psikomotrizitate-gelan eta beste saio bat kirol-pistan edo gimnasioan.
Horrez gain, AC Jolas Eskolak ikasturtean zehar sei topaketa antolatuko ditu Lezaman, adingabeen senide eta laguntzaileekin batera. Abiapuntu gisa, programan izena eman duten guztiek eta euren senitartekoek jokoz eta jardueraz beteriko topaketa bat izango dute datorren igandean, ekainak 16, Athletic Cluben instalazioetan, AC Jolas Eskolaren nondik norakoak ezagutzeko.
Jarduera eskaintza
- Noiz: urritik ekainera, astean bitan. Astelehen eta asteazkenetan (2019an jaiotakoentzat) / Astearte eta ostegunetan (2018an jaiotakoentzat), 18:00etatik 19:30era.
- Non: ARRIGORRIAGA HLHI (Mikel Alonsotegi kalea 2, 48480, Arrigorriaga) eta GURUTZETA HLHI (Labrostegi 5, 48903 Barakaldo). Hilabete eta erdiro, igande goiz bat Lezaman.
- Prezioa: 40 € hilean.
- Matrikula: 40 € (AC Jolas Eskolako bi kamiseta barne hartzen ditu programaren hasieran)
- Plazak: 30 plaza 2019an jaiotakoentzat, 15eko bi taldetan banatuta // 30 plaza 2018an jaiotakoentzat, 15eko bi taldetan banatuta.
Matrikulatzeko epea irekita dago eta izena emateko hurrenkera zorrotzaren arabera ezarritako plaza-kopurura betetzen den unean amaituko da:
HLHI ARRIGORRIAGAN IZENA EMAN