Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka arituko da Athletic

Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka arituko da Athletic

Lehoiek MHP Arena zelaia bisitatuko dute abuztuaren 10ean, 15:30ean

Athletic Clubek Bundesligako txapeldunordea den VfB Stuttgarten aurka jokatuko du abuztuaren 10ean, larunbatez, 15:30ean, MHP Arenan. 2024/25 denboraldiaurrko laugarren lagunartekoa da, Burgos CF (uztailak 20), Real Racing Club (uztailak 24) eta Aston Villa (abuztuak 7) taldeen aurkako partidekin batera.

Ernesto Valverderen mutilek Alemaniako bigarren sailkatuaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Hain zuzen ere, Stuttgartek Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du, 2009/10 denboralditik parte hartzen ez zuen lehiaketa.