AC Football Center: eskaearen araberako %100ean online diren ikastaroak

AC Football Center: eskaearen araberako %100ean online diren ikastaroak

Athletic Clubeko ezagutza zentroak hazten jarraitzen du eta hezkuntza eredu berria landu du, ikasleei etxetik eta bere erritmoan trebatzeko aukera ematen diena

AC Football Centerrek, Athletic Clubeko egoitza akademikoak, futbol-sektoreko profesionalentzako ikasketa-modalitate berria prestatu du: %100eko online ikastaroak. Ikastaro hauek online edukien hamarnaka ordu dituzte, ikasleak edozein unetan ikusi eta erabili ahal izateko. Era honetan, ezagutza modu eskuragarrienean eta dinamikoenean handitzen du zentroak, Athleticekin trebatzen jarraitu nahi duten pertsonen errutina eta errealitatera egokituz.

Modalitate berri honen prrestakuntza-eskaintzak hiru ikastaro ditu eta irailaren 15era arte egongo dira eskuragarri, ekainaren 30era arte aktibo egongo den merkaturatze-eskaintzarekin.
 

Psikologia: futbolariaren harreta

Ezagutu nola lantzen duen harrobiko klub batek bere futbolarien egitura psikologikoa, modu integralean eta gainerako kirol, prestakuntza eta errendimendu-arloekin koordinatuta.

  • Nori zuzenduta: entrenatzaileak, kirol-teknikariak, psikologoak, scouterrak, kirol-zuzendariak, orientatzaileak, pedagogoak, etab.
  • 12 orduko formakuntza, %100 online.
     

Scouting: futbolariaren analisia

Scoutaren funtzioen ikuspegi integrala, talentua erakartzeko punta-puntako klub baten arlo eta sail desberdinetan, zure kirol-proiektuaren beharretara eta helburuetara egokitutako behaketa-tresna pertsonalizatua sortuz. Ezagutu egungo Scoutak harrobiko klub batean dituen funtzio nagusiak eta txantiloiak egiteko orduan duen garrantzia.
 

  • Nori zuzenduta: analista taktikoak, idazkaritza teknikoa, scouterrak, kirol-zuzendariak, kirol-teknikariak eta entrenatzaileak eta CAFyDko lizentziadunak edo graduatuak.
  • 12 orduko formakuntza, %100 online.

 

Kargaren kontrola: GPS teknologiaren erabilera futbolean

GPS gailuek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak garatzen ditu, hala nola zereginen analisia, errendimendu-profilak eta kargaren kuantifikazioa/plangintza.

  • Nori zuzenduta: prestatzaile fisikoak, entrenatzaile pertsonalak, errendimendu-analistak, berregokitzaileak, kirol-teknikariak eta CAFyDko lizentziadunak edo graduatuak.
  • 10 orduko formakuntza, %100 online.


Aprobetxatu orain merkaturatze-eskaintza eta eman izena AC Football Centerren %100 online ikastaro berrietan!