AC Cup 2024: txapelketa ahaztezina

AC Cup 2024: txapelketa ahaztezina

Athletic Cluben oinarrizko futbol txapelketak datorren urtera arte agur esan du oroimenerako bigarren edizio batekin

AC CUPek, Athletic Cluben oinarrizko futbol txapelketak, bere 4.000 partaideen sentsazio handiekin agurtu du bigarren edizioa. 600 partida inguru izan dira Bizkaiko egoitza ezberdinetan, baita San Mamesen eta Lezaman ere, beti kiroltasunez, errespetuz eta giro paregabean. 

Txapelketan partida bat bermatzen zuen gutxienez Lezaman, testuinguru paregabean, eta bere inaugurazio-ekitaldia San Mamesen izan zen, parte hartzaile guztiekin eta euren senideekin batera. Igandean 10.000 pertsona bildu ziren Katedralean taldeen desfileaz, argi eta dantza ikuskizunez eta musika giro bikainaz gozatzeko. Horrez gain, emakumezkoen lehen taldeko Nahikari Garcia eta Maddi Torre eta gizonezkoen kapitaina, Iker Muniain, izan ziren inaugurazioan. Azken honek Kopa eskaini zien AC CUPeko talde guztiei.

AC CUP 2024 igandean bukatu zen, Lezaman eta San Mamesen jokatutako finalekin. Katedraleko ateak ehunka umerentzat ireki ziren, zeinak Athletic txapeldunaren etxean garaikurra altxatzearekin amesten zuten.

Txapelketak eragin ekonomiko handia izan du Bizkaian eta, bereziki, AC CUP 2024ren egoitza gisa lagundu duten herrietan, non hotelak okupatu diren eta udalerrietako ostalaritza eta turismo eskaintzaz gozatu duten milaka senidek. 

AC CUP 2024k agur esan du eta datorren urtean indartsuago itzuliko da bere hirugarren edizioarekin. Aukera berri bat izango da milaka parte-hartzailek eta petsonek kirolaz eta lehiakortasunaz Athleticen inguruan goza dezaten, non futbola eta giro bikaina bermatuta dauden.