
Ander Herrerak kontratua berritu du Athletic Clubekin
Ander Herrerak kontratua berritu du Athletic Clubekin
Erdilariak seigarren denboraldia beteko du lehoi gisa eman dituen bi aroak batuta
Athletic Clubek eta Ander Herrerak akordioa lortu dute euren arteko lotura urtebete luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte. Kopako txapeldunak Ibaiganen sinatu du, Jon Uriarte presidente zuri-gorriarekin eta Mikel Gonzalez futbol zuzendari nagusiarekin batera.
Seigarren denboraldia beteko du lehoi gisa, bi etapatan, eta bere esperientzia eta futbol maila funtsezkoak izango dira Ernesto Valverderen taldeak datorren kirol urtean izango dituen lau lehiaketetarako.
Bilbotarrak 175 partida jokatu ditu zuri-gorri gisa, 27 denboraldi honetan, eta bere eguneroko ekarpenez gain, bere klase handiaren zertzeladak erakutsi ditu bai Atleticoren aurka jokatutako 125. urteurreneko partidan, Guruzetari 1 eta 0eko emanez, bai Sanchez Pizjuanen, Aitor Paredesi 2 eta 0ekoa eskainiz.
Herreraren kontratu berra Klubak berrikuntzetarako ezarritako baldintzen barruan kokatu dago, soldata-egitura finko batekin eta helburuen araberako osagai aldakor batekin.