Gazte Abonoaren zozketa 2024/25

Gazte Abonoaren zozketa 2024/25

Eskuragarri dauden plazak ezartzeko zozketa datorren astelehenera atzeratuko da eta izena eman duten Club Athletic-eko kideen artean bakarrik egingo da

Club Athletic diren jarraitzaileek 2024/25 denboraldirako Gazte Abonoa lortzeko egin dituzten eskaerek gainditu egiten dituzte eskuragarri dauden plazak. Beraz, prozesuaren oinarrietan agertzen den bezala, hauek izango dira eskuragarri dauden Gazte Abonoaren plazen artean zozketan parte hartuko duten eskaera bakarrak.

Club Athleticen izena eman duten pertsonen egiaztapenean antzemandako gorabehera batzuen ondorioz, gaur, ostiralean, egingo zen zozketa datorren astelehenean, ekainaren 17an, izango da.

Antzemandako gorabehera guztiak konpontzen direla bermatzeko aldaketa horrek eragindako eragozpenak sentitzen ditugu