Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletin ofiziala (30. J Liga F)

Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletin ofiziala (30. J Liga F)

Eskura dago lehoiek Katedralean jokatuko duten Liga F-ko denboraldi honetako partidaren buletina

Lehoiek erdietsitako denboraldi bikaina amaitzear da eta ahalik eta eszenatoki onenean agur esango diote kirol ikasturteari. Katedralak Liga F-ko azken jardunaldia jasoko du, Athletic Cluben eta Sevilla FCren arteko partidarekin. Athletic Clubeko talde gazteak egindako aparteko denboraldi eta jokoari amaiera eta sari ezin hobea emateko abagunea izango da igandekoa. Norgehiagokari begira, argitalpenak Katedralean norgehiagoka amaitzean futbolari agur esango dioten hiru jokalari historikoei buruzko erreportaje berezia dakar. Garazi Muruak, Yulema Corresek eta Eunate Arraizak, Athletic Clubeko azken ligako hiru txapeldunek, ezabatuzko ezinezkoa izango den ondarea utzi dute aldagelan eta baita Klub zuri-gorrian ere.

Gainera, Ane Elexpuru jokalariari eta duela gutxi kontratua berritu duen David Aznarri egindako elkarrizketa interesgarria aurkituko duzu.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA