
#ACthibaTHuz Ibilaldi Neurtuaren lehen edizio arrakastatsua
#ACthibaTHuz Ibilaldi Neurtuaren lehen edizio arrakastatsua
600 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten joan den igandean Lezama eta San Mames lotzen zituen ibilbidean
Joan den igandeko goiz eguzkitsua #ACthibaThuz Ibilaldi Neurtuaren lehen edizio arrakastatsuaren lekuko izan zen. Ibilbide horretan 600 lagunek baino gehiagok Klubaren bi egoitza batu zituzten: Lezamako kirol-instalazioak eta San Mames zelaia. Parte-hartzaile askok jatorrizko ibilbidea egitea erabaki zuten, eta beste batzuek, berriz, beste bi ibilbide alternatiboak egitea, Artxandatik eta Guggenheimeko lautadatik.
😍 Zelako giroa #ACtibaTHuz ibilaldi neurtuaren lehen edizioan!
— Athletic Club (@athletic_eus) June 16, 2024
👏 Ttipi-ttapa, Lezamatik San Mameseraino.
Orain, #AthleticPlaza-z eta, ondoren, #AthleticSevillaFC neurketaz gozatzera.
Igande zoragarria gaurkoa!#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/UOlCldEvMZ
Eguraldia lagun, igandeko jardunaldia ikusgarria izan zen. Ibilaldia Neurtua San Mameseko zabalgunera iritsi zenean, Athletic Clubek eta Sevilla FCk Liga F partida jokatu aurretik Athletic Plazara hurbildu ziren athleticzaleen txalo zaparrada jaso zuten. Aurretik, 600 mendizaleek San Mamesen sartzeko zortea izan zuten, prespektiba pribilegiatu batetik, Katedrala barrutik ikusi eta zelaiari ohorezko buelta bat eman zioten.
Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntza ezinbestekoa izan zen Martxa ibilbidera egokitu zedin aurreikusitako ordutegi-kalkuluekin.