2023/24 denboraldiko kirol balantzea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute ostegunean San Mamesen
Datorren ostegunean, ekainak 20, goizeko 11:05ean, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute San Mamesen 2023/24 denboraldiko balantze orokorra egiteko, gure lehen bi taldeen egoera barne.
Agerraldia San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan izango da eta Athletic Clubeko YouTubeko kanal ofizialak zuzenean emango du.