Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia denboraldiaurrean

Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia denboraldiaurrean

Bigarren taldeak bi lehia baieztatu ditu Sestao River eta Barakaldoren aurka (Lehen RFEF mailako Bizkaiko klubak), eta CD Mirandes, SD Tarazona, Alaves B eta Toulouse FC 23 urtez azpikoen kontra ere jokatuko du

Bilbao Athletic uztailaren 10ean hasiko da entrenatzen, aurreko egunetan analisiak egin ondoren. Jokin Aranbarrik zuzenduko duen taldeak lagunarteko hainbat partida ditu hitzartuta, batez ere bere mailako. Primera Federacioneko, taldeen aurka.

Orain arte, Bilbao Athleticek ondorengo neurketak itxi ditu, ordena honetan: SD Ponferradina (Villarcayo, uztailak 24), Sestao River (Nojan, uztailaren 27an), CD Mirandes (Zamudion, uztailaren 31n), SD Tarazona (Tuteran, abuztuaren 3an), Barakaldo CF (Sodupen, abuztuaren 7an), Alaves B (Ibaian, abuztuaren 14an) eta 23 urtez azpiko Toulouse FC (Baionan, abuztuaren 17an).