Athletic Cluben denboraldiaurrea astelehen honetan hasiko da Lezaman

Athletic Cluben denboraldiaurrea astelehen honetan hasiko da Lezaman

Fitxatutako lehoi berriak diren Djaloren eta Gorosabelen lehen eguna izango da eta lau izango dira hutsuneak: Eurokopa lehiatzen ari diren jokalariak eta Vencedor, SD Eibarrek jokatutako play offaren ondorioz atseden egun gehiago izango duena

Ernesto Valverderen hirugarren urtea hastear da, Athletic Club Europako txapelketara itzuliko dena. Astelehen honetan entrenamenduak bi multzoetan abiatuko dira, azterketa medikoekin eta zelaian bertan egingo diren lan saioekin. Alvaro Djalorentzat (Braga FC) eta Andoni Gorosabelentzat (Deportivo Alaves), talde zuri-gorriaren fitxaketa berrientzat, estreineko eguna izango da Lezaman.

Gauzak horrela, honako hauek dira lehen taldearekin entrenamenduak hasteko dituak izan diren jokalariak: Julen Agirrezabala, Padilla, Gastesi, De Marcos, Gorosabel, Hugo Rincon, Paredes, Yeray, Egiluz, Lekue, Yuri Berchiche, Imanol, Adama, Vesga, Galarreta, Prados, Herrera, Jauregizar, Unai Gomez, Sancet, Berenguer, Iñaki Williams, Guruzeta, Villalibre, Marton, Adu Ares, Nico Serrano, Djalo eta Olabarrieta.

Une hauetan Eurokopan jokatzen diharduten hiru jokalariak, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, aurrerago hasiko dira lanean, eta Unai Vencedorrek beste astebeteko atsedena izango du, ekainaren 12an SD Eibarrekin igoerako play offa jokatzen bukatu baitzuen.