Bajak Emakumezkoen B eta C taldeetan

Bajak Emakumezkoen B eta C taldeetan

Lehen taldeko lau jokalarik eta bigarreneko hiruk, horietako bik utzita jokatu dutenak, ez dute Lezaman jarraituko datorren denboraldian

Emakumezko B taldeko Ana Urzainqui, Alaitz de Castro, Irati Real eta Zuriñe Ruiz de Mendoza jokalariek ez dute talde zuri-gorrian jarraituko.

Halaber, C taldean baja izan dira Aizaro Rodrigo, Nerea de Ibarzabal (San Inazion utzita) eta Joana Gonzalez (San Inazion utzita).

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa die euren etorkizunean.