
Ostegunean, uztailaren 11n, lan saioa ateak zabalik Lezaman
Ostegunean, uztailaren 11n, lan saioa ateak zabalik Lezaman
Athletic Clubek bere haztegiaren ateak irekiko ditu zaleek denboraldiaurrearen lehen astean lehoiekin goza dezaten
Ostegun honetako, uztailaren 11ko, lehen taldearen lan saioa ateak irekita egingo da, Lezamako 1. Zelaian 10:30etatik aurrera.
Entrenamendua hasi aurretik, Alvaro Djalók eta Andoni Gorosabelek, Athletic Clubeko azken fitxaketek, zaleak agurtuko dituzte kamiseta zuri-gorriarekin jantzita. Beraz, bertaratutakoei 9:45ak aldera instalazioetara hurbiltzea gomendatzen zaie, saioaz lasai goza dezaten.
Segurtasunagatik eta edukiera kontrolatzeagatik, entrenamendua zuzenean jarraitu nahi duten pertsona guztiek Athletic Cluben webgune ofizialean doako sarrera erreserbatu beharko dute.
Erreserba-prozesua zelaiaren edukiera bete arte aktibo egongo da. Instalazioetara ezin izango da sarrerarik gabe sartu. Sagardotegitik gertu dagoen sarbidetik bertaratu beharko da Lezamara.