
Kluba |
Salgai daude Getafe, Valencia eta Atleticoren aurka San Mamesen jokatuko diren partidetarako VIP sarrerak
Salgai daude Getafe, Valencia eta Atleticoren aurka San Mamesen jokatuko diren partidetarako VIP sarrerak
Publiko orokorrak estadioaren eraztun nagusian sarrerak erosi eta LaLigako lehen hiru jardunaldietan bere zerbitzu esklusiboez goza dezake
San Mames VIP Arean (eraztun nagusian) LaLigako lehen hiru jardunaldietarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek astearte honetatik aurrera eros ditzakete Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez.
Hain zuzen ere, salgai daude Getafe CF (osteguna, abuztuak 15, 19:00), Valencia CF (data eta ordua zehazteke) eta Atletico de Madriden (data eta ordua zehazteke) aurkako partidetarako sarrerak.
Zer hartzen du barne?
- Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan. Aukeratu zurea estadioaren erdiko eraztunaren iparraldeko, ekialdeko eta nagusiko tribunetan eskuragarri daudenen artean.
- Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, Michelin izarrak dituzten gure sukaldarien aukeraketarekin.
- Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira neurketa egun bakoitzean prestatzen dituzten jatetxe bizkaitarrak.
- Sarbidea partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta irteera ordubete geroago arte. Aurreko eta ondorengo giroa beste modu batean bizi ahal izango dituzu.
- Palkoak, VIP Area abonatuak eta VIP sarrerak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarbidea. Topagune bat sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua izango duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
- Partidak zuzenean dituzten pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak. Ez galdu jokoaren momentu bakar bat ere.