Athletic Cluben mezu instituzionala
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearen adierazpenak, azken asteetan Nico Williamsekin gertatutakoaren inguruan
Nico, Athletic Clubekin oso konprometituta dagoen futbolaria, bere etorkizunari buruzko galderen bonbardaketa baten menpe egon da, neurriz kanpo eta kontrolik gabe, Eurokopa jokatzeko kontzentratuta dagoenean, eta gure ustez Espainiako Futbol Federazioak ez du hura babesten jakin"
Futbola osatzen dugun aktore guztion arteko errespetua funtsezko elementua da, edo hala uste dugu Athleticen, eta ez dugu formula baliagarri gisa ikusten beste klub batzuetan kontratua duten jokalariei presio publikoa egitea haien fitxaketa saiatzeko.
🎙️ Jon Uriarte Athleticen presidentearen adierazpen instituzioanala Nico Williamsen inguruan azkeen asteetan gertatzen ari denaren inguruan:
— Athletic Club (@athletic_eus) July 11, 2024
"Nico, Athletic Clubekin oso konprometituta dagoen futbolaria, bere etorkizunari buruzko galderen bonbardaketa baten menpe egon da,… pic.twitter.com/ObqNMYE5ZX
Athleticek ahalik eta helbururik anbiziotsuenak lortu nahi ditu, inolako mugarik gabe. Proiektu erakargarri eta irabazle bat dugula erakusten ari gara gure futbolari eta entrenatzaileentzat: duela gutxi berritu ditugu nazioarteko txapelketetan dauden bi jokalari, Simon (2029) eta Vivian (2032), Nikok ere iaz sinatu zuen 2027ra arte, eta bestelako hainbat jokalari erakargarri ere gurekin konprometitu dira hainbat denboraldirako, hala nola Sancet, Prados, Julen Agirrezabala, eta Paredes, adibide batzuk jartzearren.
Athletic Clubek kirol proiektu erakagarria du, baita gaitasun ekonomiko eta soziala ere, izendatutakoen mailako futbolariak bere egituran mantentzeko, baita Nico Williams ere.